Azken orduko berriak

Ekonomia

Jaurlaritzak dirua kontuz gastatzeko esan die sailei, zerga bilketaren beldur

Zerga bilketa iazko urrian aurreikusi baino apalagoa izaten ari da, eta Eusko Jaurlaritzak gastu publikoa diru sarreren erritmora moldatu nahi du, «modu koherentean».
PSE-EEko Jose Antonio Pastorren esanetan, Jaurlaritzak gastuaren %20 gordetzeko eskatu die sailei; EH Bilduk salatu du enplegua sustatzeko dirua blokeatuta dagoela

Ekonomia

YOAN VALAT / EFE

50.000 milioi euroren murrizketa.

Europak agindutako defizit muga betetzeko neurriak iragarri zituen atzo Manuel Valls Frantziako lehen ministroak: 50.000 euro aurreztu nahi ditu gastu publikoan. Besteak beste, 2015eko urrira arte izoztu egingo ditu pentsioak, gizarte laguntza gehienak eta langile publikoen soldatak, eta babes sozialari (osasuna eta Gizarte Segurantza) 21.000 milioi euro kenduko dizkio.